miércoles, 30 de noviembre de 2011

EUSKARA ETA LITERATURA

Kaixo neska-mutilak!

Orain euskara lantzeko ariketatxo bat egingo dugu

Sarrera honetan testu bat aurkituko duzue, eta zeuen lana zera izango da:

- testua zure ordenagailuko dokumentu berri batean kopiatzea, eta testua irakurtzea

- testuaren idei garrantzitsuak azpimarratzea

- testuaren laburpen txiki bat egitea

- Hurrengo hitzak hiztegian bilatzea, eta haiekin esaldi bana egitea:

1. Izurritea

2. Hodietan

3. Abarretan

4. Haratagokoa

5. Errolda







Asko dira hirian bizitzera ohitu diren animaliak. Hirietako fauna dira. Janaria erraz aurkitzen dutelako hiritartu dira gehienak Sekula ez dago jakiterik nolakoa den aske bizi den animalien osasun-egoera, eta hori egoera arriskutsutzat hartzen dute hiritarrek. Begi bistakoak izaten dira gehienak: horma eta eskultura zikinak, argiteria-kable karraskatuak, kalteak hodietan eta teilatuetan... Osasunarekin zerikusia duten arazoak ere izaten dira tarteko. Kontrol hitza aipatzen dute garbiketa, desinfekzio eta abarretan diharduten adituek. Baina bakoitzari dagokion izena eman behar zaio, eta kasu honetan, hitzaren esanahia kontrolatzetik haratagokoa da, helburua populazioa mugatzea baita. Izurriteak Hiri edo herri batean uso, arratoi, txakur edo katu —horiek izaten baitira arruntenak— gehiegi dagoela entzuten denean, izurrite hitza entzuten denean, eta jendea udalak zerbait egin beharko lukeela esaten duenean hasten dira benetako arazoak hirietako animalientzat. Izan ere, hirietako fauna aipatzean, ikuspegi zientifiko edo objektibo batetik zaila da adieraztea izurritea dagoela, izurritea biztanleek egindako deiek markatzen dute. Zenbakiak egon badaude, baina, adituen arabera, ia ezinezkoa da hirietako faunaren errolda fidagarria egitea. Pertsona bakoitzeko hamar arratoi daudela esan ohi da;

No hay comentarios:

Publicar un comentario